top of page

ILUNTZE AKUSTIKOAK

TALAKO EGUEN SOZIALAK

BEZEROA: TALAKO KANTINA.

2016-2017, cc

    Bertakoek diotenez Talako Kantina "beti" egon izan da leku berean. Mende batzuk lehenago eguraldi aldaketei edo baleei so egiteko erabiltzen zen, baita ere Ingalaterra edo Herbereetatik zetozen itsasontziei herrirako sarrera emateko. "Bentanak kanbixeta" baina beti berton. Geroago bertatik ikusi dituzte beraien semeak etxera itzultzen edo herria itsasoaren kontra hausten. Orain, eguerdiro arrantzale jubilatuek nostalgiaz begiratzen diote bizitza erdia sakon ostu dien itsasoari. 

    Eguen iluntzeetan,  itsasoa ikusten ez denean, barrura begira jartzen dituzte lehioak Talako Kantinan: Hitzaldiak, antzerkiak, dastaketak, kontzertuak... euskaraz eta hurbileko formatuan, guk hainbeste maite dugun txikitasunean. Arriguritik beste lehio bat ireki nahi diogu Talako Kantinari, bertatik harrotasunez eta itxaropenez begiratzeko Euskal Herrian sortzen den musikari. Euskal sorkuntzaren itsaso zabalari.

bottom of page